XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZER JATEN DUTE?.

Zer emango diozue jateko? Saia zaitezte elikagai desberdinak ematen: pipak, gazta, azenarioak, urraza, harren bat, aurkituz gero....

Idatz ezazu jaten duen guztia.

Zuen ustez, zein janari gustatzen zaio gehien? Egizue zerrenda bat jaten ez dituen gauzekin.

Egun osoan zehar jaten al du ala ordu jakinetan? Nola jartzen da jateko garaian? Nola heltzen die elikagaiei? Begira nolako ahoa duen.

Ikusten al duzue nolako hortzak dituen? Hamsterrek oso luzeak izaten dituzte aurreko hortzak, hau da, ebakortzak; etengabe hazten zaizkie, horregatik marraskatzen aritu behar dute desgastatzeko.

Zer gertatuko ote litzateke ez balute horrela egingo?

ONDO ZAINDU BEHAR DUZUE IKASGELAN Kaiola garbi ezazue egunero.

Arduradun batzu izenda itzazue eta berauek txandaka garbituko dute.

Kaiolan gauza borobilak jartzen badizkiozue, eskailera edo kanpairen bat, ikusiko duzue zein ederki jolasten duen.

Jarri kaiolan artile puskak, egur txirbila, etab.

Material hauekin, berak prestatuko du bere ohea.